📗 Libro en euskera ARMA, TIRO, BAMMM!

Elkar - 9788490270905

Literatura en euskera Narrativa en euskera

Sinopsis de ARMA, TIRO, BAMMM!

"Hamzak, beraz, leherketa hura zuen jada buruan: izango ez zuen, bada, puntuari begira zegoela musika hura etorri bazitzaion, bamm-bamm-bamm. musika hura, bai, gorputzean ere sentitzen zuena, bere gorputza zuhaitz bat balitz bezala, zainak adartzat zituena eta bere bihotz hura fruitutzat; bihotz hura, soka bakarreko lautak bezala, bamm-bamm-bamm egiten zuena, sistoleak eta diastoleak bat eginik; musika hura, segundo gutiren buruan erabateko bakera eraman zuena: BAMMM!". Hari bi nobela bakar berean: batetik, Bereibarko familia bat (Gipuzkoa eta Bizkaia arteko alegiazko herria), bizibidez eskopeta-lantegi bat daukana; bestetik, Balad al Xams-eko (Ekialde Hurbileko balizko herrialdea) beste familia bat, gerra ahaztu baten ondorioak nozitu beharko dituena; modu paraleloan kontatzen zaizkigu batzuen nahiz besteen pozak eta nekeak, eguneroko kontu xeheak eta Historia markatzen duten gertakari handiak, XX. mendeko bigarren erdian hasi eta gaur arte. Hari biek, halabeharrez, bat egiten duten arte. Ez da ohikoa arma trafikoa gaitzat hartzea eleberri batean; irakurlearen gogo-bihotzak inarrosteko asmo osoz egin du Joan Mari Irigoienek, eta helburu horri begira erabili bere artearen tresna guztiak. Hiru ezaugarriok nabarmendu daitezke egilearen lanean: hizkuntzaren erabilera zaindu eta ederra, hainbat istorio sortu eta kateatzeko fabulazio-ahalmen itzela, eta gure gizarteko gai minberak ukitzeko kontzientzia etikoa.

Ficha técnica


Editorial: Elkar

ISBN: 9788490270905

Idioma: Euskera

Número de páginas: 572

Encuadernación: Tapa blanda

Fecha de lanzamiento: 21/08/2013

Año de edición: 2013

Plaza de edición: Es

Colección:
Literatura

Número: 319
Alto: 21.5 cm
Ancho: 14.0 cm

Especificaciones del producto



Escrito por Joan Mari Irigoien


Descubre más sobre Joan Mari Irigoien
Recibe novedades de Joan Mari Irigoien directamente en tu email

Opiniones sobre ARMA, TIRO, BAMMM!


¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!

Los libros más vendidos esta semana