Egunero hasten delako nobela 1969an argitaratu zenetik berrogeita hamar urte bete dira. Orduz geroztik, edizio ugari izan ditu. Edizio horien guztien azalak jatorrizkoa oinarri zuen aldaera bat izan dira. Irakurleak esku artean duenak urte haren oroigarri izan nahi du, kultur molde bat bultzatu zutenen oroigarri, disziplinartekotasunaren, sasoiko lankidetza eta ekintzailetzaren omen. Horregatik, jatorrizko azala berreskuratu dugu, Alberto Corazónek egin zuena.
Gazteak dira eleberri honetan protagonista positiboak. Bi ezaugarri biltzen dituzte bere alde: gazte izatea eta artean bizitzeko geratzen zaien bide luzea. Ilusioa eta esperantza. Baita alaitasuna ere. Eta hori guztia, beraientzat, baita Gisèle Sergier-rentzat ere, abortatu beharraren pasadizoak une miserable, maltzur eta hipokrita asko ikustera kondenatutako neskarentzat, beraientzat diot, egunero hasten dira bizitzak eta aukera berriak. Marmarrean isildu gabe ari den gizagaixoak -hitz egiten ari den bitartean gutxienez bizirik diharduelako ustean, seguru asko- aldarte umoretsu eta alaia erabili arren, bere jardunaz bestaldera gelditzen zaion mundua melankolia igurtzi batez kutsatzen du maiz: bizitzak egunero gauza jakinak dakarzkio. Bigarren protagonista berritsu horren marmarrean ironiak hartzen du gaina eleberrian: aldi berean da narratzailea behatzai...
Ficha técnica
Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.
ISBN: 9788491094593
Idioma: Euskera
Número de páginas: 184
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 29/04/2019
Año de edición: 2019
Plaza de edición: Es
Colección:
Narratiba
Narratiba
Número: 115
Alto: 20.5 cm
Ancho: 13.0 cm
Grueso: 0.2 cm
Peso: 194.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Ramón Saizarbitoria
Ramon Saizarbitoria Zabaleta (Donostia, 1944ko apirilaren 21a) euskal idazlea da, euskal literatura modernoaren aintzidaritzat jotzen dena, 64ko belaunaldia deitutakoaren baitan. Batik bat eleberriak landu ditu, baina saiakera eta poesia generoetan ere aritu da. Egunero hasten delako eleberriarekin abiarazi zuen bere ibilbide literarioa 1969. urtean, eta geroztik ia etengabe jardun du literaturan. Lanbidez soziologoa, SIIS ikerketa-zentroko zuzendaria ere izan da, eta gizarte zerbitzuen arloko ikerketa eta txosten ugari burutu eta zuzendu ditu.