ANTTON ARRIETA VALVERDE
AUTOR-EDITOR - 9788409264100
Antton Arrieta ikerlariak urte luzez aztertu ditu Euskal Herriko gazteluak eta horiei buruzko liburuki berri bat kaleratu du Gipuzkoako errolda eguneratuarekin.
27 urte daramatza Arrietak hainbat tankerako eraikinen aztarnak ikuskatzen. Lan horren guztiaren sintesi bezala, zenbait aurrekari kaleratu ditu. 2003. urtean, esaterako, Euskal Herriko 101 gaztelu izeneko lana eman zuen argitara. Gainera, 2006an, orain agortuta dagoen Gipuzkoako gazteluak ere argitaratu zuen –Bizkaiak eta Arabak ere badute berariazko liburuki bana–. Bertan, herrialdean hamabi zeudela frogatu zuen; orain, ordea, zerrenda eguneratu ondoren, gutxienez 20 badaudela baieztatu du Arrietak, batez beste 100 kilometro koadroko gaztelu bana.
Especificaciones del producto
¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!