«Poemategi eder eta jasoa, aurkikuntza poetiko ugari dituena, ideia, metafora eta esateko moldean. Bere ahots lirikoaren ezaugarri dira espresioaren laburtasuna, mintzagaiaren kontzentrazioa, hautematearen estatismoa eta hausnarketaren sakontasuna. Bereziki aipagarria da sentipenak eta natura uztartzeko era dotorea, bai eta maitasuna eta paradisu galduak nostalgiaz kantatzerakoan darabilen autoironia. Errepikapenek eta gai beraren inguruko itzuliek areagotu egiten dute poemategiaren intentsitatea. Ondorioz, esan genezake poesia klasikoaren ezaugarriak nabaritzen direla beragan. Alabaina, sentsazioen adierazpenean sorturiko irudiek eta hausnarketek surrealismoaren askatasuna bilatzen dute.»(Epaimahaiaren aktatik)
Ficha técnica
Editorial: Pamiela
ISBN: 9788476817148
Idioma: Euskera
Número de páginas: 136
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 02/04/2012
Año de edición: 2012
Plaza de edición: Pamplona/iruña
Número: 25
Alto: 21.5 cm
Ancho: 15.0 cm
Especificaciones del producto
Escrito por Karlos Linazasoro
KARLOS LINAZASORO (1962) Tolosan sortu zen. Filologoa ikasketaz, liburuzaina lanbidez. Ia genero guztiak landu ditu. Hamar ipuin-liburu idatzi ditu, hiru Alberdania etxearekin: Zer gerta ere (1994), Ez balego beste mundurik (2000) eta Ipuin errotikoak (2001).