Kutsidazu bidea, Ixabel, euskaldun berriaren epopeia arrakastatsua idatzi ondoren, hizkuntzarekin jolasean aritzea bururatu zaio Joxean Sagastizabali. 500 sarrera baino gehiago agertzen dira liburuan. Lotsarik gabe poesiatzat saltzeko moduko puskarik bada hiztegi honetan. Aforismo modukorik ere bai. Komiki tankerakoak ez gutxi. Antzerki-esketxak, ipuin-pasadizoak, elezahar tankerakoak… Bestalde, atal bakoitzak igarkizun baten tankera hartzen du. Baina ororen gainetik, behin baino gehiagotan irribarrea sorrarazten duen liburua da Sagastizabalena.
Ficha técnica
Editorial: Alberdania
ISBN: 9788488669339
Idioma: Euskera
Número de páginas: 106
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 01/04/1996
Año de edición: 1996
Plaza de edición: Es
Colección:
Ostiral saila
Ostiral saila
Número: 6
Alto: 19.0 cm
Ancho: 21.0 cm
Peso: 160.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Joxean Sagastizabal
JOXE ANDRES SAGASTIZABAL ERRAZU. Eibarren jaio zen, 1956an, eta Gasteizen bizi da. Ekonomia eta maisu ikasketak egin zituen. 1983an, “Café Iruña” saria irabazi zuen Jolasean izenburuko konytkizunarekin. Harenak dira, gainera: Zerura igotzeko (1986) ipuin-bilduma; Paixibo (1987) eleberria; Inguratuta gatxeuden (1989) ipuin-bilduma; Zorotariko euskal hiztegia (1996) eta Gerturik daukagu odola(1999) eleberria.