Marokon, 1990eko hamarkadan gaude. Gazte magrebtar askoren antzera, Selimek Maroko hitsa utzi, eta Paris distiratsura joatea desio du. Hantxe dago haren Meka. Bidaia horretan eztia eta ozpina edango ditu halabeharrez: eztia, Esther gasteiztarraren eskutik; ozpina, Mendebaldeko errealitate gordinetik. Eta Selimen historia kontatzeko hiru ahots: gazte magreb-tar berarena, Estherrena eta garaitsu hartan gurean ezagunagoa zen mugalari batena. Historia bakarra hiru generoren bidez emana: kontakizun zuzena, egunerokoa eta erreportajea. Hiru ahots, hiru genero historia zahar –bezain berri– baterako.
Ficha técnica
Editorial: Alberdania
ISBN: 9788498682816
Idioma: Euskera
Número de páginas: 188
Tiempo de lectura:
4h 25m
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 01/03/2011
Año de edición: 2011
Plaza de edición: Es
Colección:
Ostiral saila
Ostiral saila
Número: 26
Alto: 19.0 cm
Ancho: 12.0 cm
Especificaciones del producto
Escrito por Patxi Zubizarreta Dorronsoro
PATXI ZUBIZARRETA (Ordizia, 1964). Gasteizen bizi da bertan euskal filologia ikasketak amaitu zituenetik. Helduentzat idatzi du –Jeansak hozkailuan, Hiru gutun Iruñetik, Joan–, baita gazte eta haurrentzat ere –Eztia eta ozpina, Atlas sentimentala, Xia Tenzinen bidaia miresgarria–, eta itzultzailea ere bada –Mirarien kalezuloa, Printze txikia, Malenkonia arabiar bat.